XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta garai bildurgarri orretan, 1941'go Maiatzaren 15'an, San Isidro egunean, etorri zan mundura gure Jexus Mari.
Baiña, Jainko Gure Jaunak, etzuan nekazari bideetatik zear eraman nai izan gure Jexus Mari.
Etzuan Ormola-mendiko baserri lurrak goldatzera bidali nai izan.
Beste lurralde berezi batzuek jorratzera ta lantzera baizik.
Salestar Elkarterako bultzada bere barrenean nabaitu ondoren, San Juan Bosko'ren seme izateko erabakia artu zuan.
Orrela, Koatei'ko Jexus Mari gazteak, Floria'ko ikastetxean, len mailako ikas saioak egin ondoren, batxiller maillakoak Astudillo'n (Palenzia'n) eta Arebalo'n (Abila'n) egin zituan.
Gero, nobizi aldiko denbora, Filosofia ta Maixugintza, Guadalajara'n egin ondoren, Teologia, Turin'en (1964-1965); eta Erroma'n (1965-1968), egin zituan.
Azkenik, Teolojia bukatu ondoren, Biblioa sailleko ikasaldi bereziak, Erroma'n bertan,
Bere bizi-kondairako aldi berezi bat bukatu ta ementxen asten dala esango genuke beste bizi-aldi berezi bat: Maixu irakaslearen bizi-aldi berria.
Salestar Ordenako nagusiek, Medina'n zuten Filosofi Sailleko irakasle izendatu zuten (1971-1976).
Ondoren, Salamanka'n zuten Teoloji Saillerako (1976-1977).
Eta azkenik, Madril'en, Teoloji Saillerako (1981...).
3. Dotoradu maillako tesisaGaur, Aranbarri'tar Jexus
Eta tesis ori, laister, Alemania'n, Magunzia'ko Unibersidadean aurkeztuko duan ustea degu.